Corazonistasen kluben arteko Euskal Ligara igotzeko fase erabakigarria jokatuko da
Gasteizko Corazonistas kiroldegian jokatuko da asteburu honetan kluben arteko Euskal Ligara igotzeko jubenilen fasea. Txapelketa honek amaiera emango dio kadete eta jubenil kategorien arteko kluben sailkapen bateratuari.
Joan den astean kadeteen fasea jokatu zen, eta sailkapena guztiz irekita geratu zen jubenilen neurketei begira.
Hemen daude joan den asteko emaitzak
Lehiaketa sistemaren arabera, bi kategorietako emaitzak batu egingo dira, eta sailkapen orokorreko lehen bi klubek lortuko dute datorren denboraldian Euskal Ligara igotzea.
Parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira: Baigene Corazonistas, Usurbil K.E., Muskiz Eskubaloia eta Tolosa C.F. Eskubaloia.
PARTIDEN EGUTEGIA
JARDUNALDIA – MAIATZAK 15, OSTIRALA
18:00 | Muskiz Eskubaloia – Tolosa C.F. Eskubaloia
19:45 | Usurbil K.E. – Baigene CorazonistasJARDUNALDIA – MAIATZAK 16, LARUNBATA
16:30 | Tolosa C.F. Eskubaloia – Usurbil K.E.
18:00 | Muskiz Eskubaloia – Baigene CorazonistasJARDUNALDIA – MAIATZAK 17, IGANDEA
10:30 | Usurbil K.E. – Muskiz Eskubaloia
12:15 | Baigene Corazonistas – Tolosa C.F. Eskubaloia
Partida guztiak Gasteizko Corazonistas kiroldegian jokatuko dira.
Jubenilen fasea amaitu ondoren erabakiko da kadete eta jubenilen arteko behin betiko sailkapen bateratua, eta bertatik aterako dira Euskal Ligara igoko diren bi klubak.
Federazioak Arabako eskubaloi zale guztiak Corazonistasera gerturatzera animatu nahi ditu, asteburu osoan zehar giro bikainaz gozatu eta denboraldiko hitzordu garrantzitsu honetan taldeei babesa emateko.
